Game over

Hiru urte joan dira Pilt-ek "Minus" izeneko azken diskoa argitaratu zuenetik, eta halako hutsunearekin, jarraitzaileak kezkatzen hasiak izango ziren. Mungiatarren lehen diskoak gogora ekartzen baldin baditugu "Hil da jainkoa" ospetsu hura!-, taldean bilakaera handia antzematen da. Talde barruan aldaketak egon diren arren, "Game over" honek Pilt zigilua erabatekoa du. Betiko erritmo pisutsuak hor daude, nahiz eta, behar bada, Rafa Ruedaren ahotsa inoiz baino jostalariago ageri. Diskoa oso goran hasten da "Erreparatzen", "Hamaika banana" eta "Lapurra" abesti hirukote bikaina-, baina azkenerako, ez ote da lineal samarra gertatzen? Berpiztu da jainkoa!