Game Of Thrones telesaila, Zumaian

'Gara' egunkariak azaldu duenez, HBOren telesail famatuarne zazpigarren denboraldia grabatzeko erabiliko dute Zumaiako flych ingurua; grabaketak irailan hasiko dira.
Igandean amaitu zen HBOren Game Of Thrones telesail famatuaren seigarren denboraldia, eta jadanik bada datorren denboraldiaren inguruko berririk. Hala, HBOk beste behin joko du Euskal Herrira telesailerako eszenatoki berrien bila; oraingoan, Zumaiako (Gipuzkoa) kostaldea aukeratu du, zehazki, Itzurungo flych inguru. 'Gara' egunkariak zabaldu du berria. Irailan hasiko dira denboraldi berria grabatzen.
Ez da Game Of Thrones telesailak Euskal Herria bisitatzen duen lehen aldia; denboraldi honetan Bardeetan izan dira. Bertan, 300 lagun inguru ibili dira lanean, hainbat egunetan grabatzen.
Arrakasta itzela izan du GOTen azken denboraldiak; George R. R. Martin idazlearen liburu sagan oinarrituta dagoen arren, azken honek liburuei aurrea hartu die. Telesailak 15 Urrezko Globo ditu, beste sarien artean.