'Game Of Thrones'-eko tronuak aurkitzeko lehiaketa!

'Game Of Thrones'-eko tronuak aurkitzeko lehiaketa! HBOk sei tronu ezkutatu ditu munduko hainbat txokotan; aurkitzen dituenak, saria eskuratuko du! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/game-of-thrones-eko-tronuak-aurkitzeko-lehiaketa/@@download/image/D2G_yedWsAEmP2I.jpg
2019/03/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

HBOk sei tronu ezkutatu ditu munduko hainbat txokotan; aurkitzen dituenak, saria eskuratuko du!
'Game Of Thrones'-eko tronuak aurkitzeko lehiaketa!

Dagoeneko ez da ezer gelditzen Game Of Thrones telesail entzutetsuaren azken denboraldia estreinatzeko; apirilak 14 iristeko zirrararari ezin eutsi dabiltzan horietakoa bazara, adi, HBOk hainbat erronka plazaratu ditu eta. Azkena, mundu osoan zehar sakabanatutako sei tronu topatzea; telebista kateak pista bakarra eman du tronuen kokalekuaren inguruan, hala, norbaitek sei tronuetako bat topatzen duen bakoitzean, beste bat jartzen du munduko beste txokoren batean.

Instagramen eta HBOren kate ofizialean aireratu dituzte sei tronuen kokalekuen inguruko pistak; Oraingoz, lau tronuren inguruko pistak eman dituzte. Lehena baso batean dago, bigarrena elurretan, hirugarrena harrizko paisaian eta laugarrena berriz gaztelu baten ondoan. Oraindik ez dute azken bi tronuen inguruko pistarik zabaldu... eta zuk, zer egingo zenuke tronua aurkitzeko?

Kateak adierazi duenez, tronuak aurkitzen dituztenek saria eskuratuko dute; koroa bat eta argazki bat munduko tronu famatuenean eserita!

 
 
 
View this post on Instagram

A true Maester must see the wisdom in what’s not written. How far will you go #ForTheThrone? #ThroneofValyria (LINK IN BIO)

A post shared by gameofthrones (@gameofthrones) on

 

Bleed for the Throne erronka polemikoa
Tronuena ez da HBOk aireratu duen lehiaketa bakarra. Aurretik, Bleed for the Throne erronka jarri zuen martxan, AEBetan, bertako Gurutze Gorriarekin elkarlanean. Hasiera batean erronkak kutsu soziala zuen, telesaileko jarraitzaileei odola emateko deia luzatzen baizien, baina deialdiak polemika piztu zuen herrialdean. Arrazoia? Gay eta bisexualek ezin zutela odolik eman. Hain zuzen, lege estatubatuarraren arabera, gizon homosexual eta bisexualek gutxienez URTEBETE egon behar dute sexurik izan gabe odola eman ahal izateko; legeak ere gizon bisexualekin harremanak izan dituzten emakumeei eragiten die.