Game Of Thrones 7x6: 'Beyond the Wall'

Game Of Thrones 7x6: 'Beyond the Wall' Astero, 'Game Of Thrones' telesailaren zazpigarren denboraldiaren errepaso txikia eskainiko digu Ane Urrutikoetxeak; hona hamaseigarren kapituluak eskaini diguna! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/game-of-thrones-7x6-beyond-the-wall/@@download/image/Captura de pantalla 2017-08-22 a las 08.46.10.png
2017/08/22
erreportajea

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Astero, 'Game Of Thrones' telesailaren zazpigarren denboraldiaren errepaso txikia eskainiko digu Ane Urrutikoetxeak; hona hamaseigarren kapituluak eskaini diguna!
Game Of Thrones 7x6: 'Beyond the Wall'

[SPOILER: Kapituluak ikusi ez badituzu, hobe irakurtzeari uzten badiozu]

 

 

Izoztuta utzi gaitu Game Of Thrones telesaileko Beyond the Wall seigarren kapituluak. Filtrazio eta spoilerrak saihestu ondoren, denboraldiaren amaiera iluna aurkeztu digu azken aurreneko kapitulu honek. Eta bai, azkenean, gertatu da; Daenerys Targaryenek, Dragoi Erreginak, bere haur preziatuetako bat galdu du. Hona kapituluak utzi diguna:

 


Suizida eskuadroia!

 

Aurreko kapitulutik genekien harresiaz bestaldera zazpi lagun eskas zonbi baten bila joatea misio suizida zela. Eta hala suertatu da, baina ez gure protagonistentzat, (Thorosentzat salbu), baizik eta dragoietako batentzat. Kapitulu honetan ez da espero ezin genezaken ezer gertatu, baina, halere, gogorra izan da piztia hegalaria zeruetatik ur izoztuetara erortzen ikustea.

 


Tyrion Dani geldiarazten saiatuko da...

Eta zer egiten zuen ba Daenerysek harresiaz bestalde? Bada bere bihotzean indarrez iltzatu den Jon Snow salbatu. Zonbi baten bila joandako suizida kuadrillak ez baitu dirudien bezain erraz lortuko misioa betetzea, eta hartz zuri zonbiekin borrokatu ondoren, konturatu gabe laku izoztu baten erdian harrapatuta geldituko dira, milaka zonbiz inguratuta, eta Gaueko Errege beldurgarria zelatan dutela.

 

Zonbiz inguratuta...

 

Ibiltari Zuriak zelatan...

 

...Hemen dira dragoiak!

 

Lakua erabat izoztu eta kuadrilla heriotzaz erabat inguraturik dagoen unean, erreskatea zerutik iritsiko zaie, zuriz dotore jantzitako Daenerys baten eskutik. Ez dira behar bezain azkar mugituko, baina, eta Gaueko Erregeak, sekulako punteria bikainarekin, hiru dragoietako bat hilko du lantzaz, Viserion gajoa. Bere hiru semeetako bat, eta Jon Snow bera, lakuko ur beltzetan ondoratzen direla utzi beharko ditu Erreginak, Gaueko Erregeak Drogon baitzuen hurrengoa jomugan.

 

Viserion gaixoa!!


Dragoi Erreginak ez du negarrik egiten (publikoan bederen)

 

Iparraldeko Erregea, beraz, berriro heriotzaren ataritan izango dugu, baina, beste behin, bere atzaparretatik ihes egitea lortuko du, kasu honetan, Benjen Stark osabaren bat-bateko laguntzari esker. Ez dago oso argi Benjen zonbiek akatuko ote zuten, baina Stark zaharrak ziurrenik ez zuen lortuko bertatik irtetea, zoritxarrez.

 


Beste behin, Jon heriotzaren atzaparretatik ihesi....

 


Benjen Stark heroiari esker!

 

Kapitulu iluna, beltza, tristea... Daenerys negarti eta goibel bat ikusi dugu, harresiaz bestaldera begira, bere seme galduari agur esan beharrean, eta horrenbeste miresten duen Jon Snowren itzuleraren esperantzari estuki lotuta. Eta bai, azalduko da; bi hauen arteko kimika badoa loratzen, eta Daniren malkoek azkenik urtuko dute Jonen bihotz izoztua. Belaunikatu, eta bere erregina dela adierazteko prest agertuko da Jon, baina ikusleok hori baino gehiago sumatu dugu... ezkontzarik egongo ote?

 

Daniren begirada negartia Joni... maitasun begirada ote?

Love is in the air...

 

Bikote horrek eman dio kapituluari positibotasun eta argi puntu bakarra; gainontzeko guztia, ez da horren ederra izan. Bigarren plano batean, Stark ahizpak geroz eta gehiago gaiztotu dute beren arteko harremana, eta Petyrren maltzurkeriak medio, Arya eta Sansa etsai bihurtuz doaz erritmo bizian. Espero dezagun ez dezatela inozokeriarik egin!

 


Bi ahizpek elkarri begiak aterako dizkiete erritmo honetan!

 

Izan dugu ere umorerako tarte txiki bat; Tormund basatiaren eta Txakurraren arteko elkarrizketak irribarrea atera digu, Briennez hitz egiten zuten bitartean. Bi horien arteko amodio istorioa bai dela ona!

 

Suaren botereak ulertzeko gai ote da Tormund? Beric Dondarrion sei aldiz ekarri dute bueltan heriotzaren magaletik.

 

Baina alaitasuna segituan egin digu ihes, kapituluaren azken segundoekin. Berriro harresiaz bestalde, Gaueko Erregeak Viserionen gorpua berreskuratuko du uretatik, eta bizitzara ekarriko du... sekulako begira urdin eta izoztuarekin. Jarraitzaile guztiok egiten dugun galdera hau da; dragoi berriak, sua ala izotza botako ote du ahotik?

 


Viserion begi-urdin

 

Ez ahaztu datorren asteko kapitulua azkena izango dela, eta 80 minutu iraungo duela! Hurrengo astera arte!

 

 


Eta datorren astean... azken kapitulua!

GAME OF THRONES telesailaren jarraitzailea zara?

Komentatu kapituluak Twitterren @aneurruti-rekin!