Game Erauntsia Elkarteak "Super Mario World" klasikoa euskaratu du

Game Erauntsia Elkarteak "Super Mario World" klasikoa euskaratu du "Super Mario World" SNES kontsoletako plataforma joko maitatuenetakoa da, eta orain, Game Erauntsiako komunitateari esker, euskaraz gozatu daiteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/game-erauntsia-elkarteak-super-mario-world-klasikoa-euskaratu-du/@@download/image/Copia_de_Copia_de_Copia_de_Copia_de_Copia_de_Copia_de_Copia_de_Copia_d_nnqhyLZ_blog.png
2023/07/18
"Super Mario World" SNES kontsoletako plataforma joko maitatuenetakoa da, eta orain, Game Erauntsiako komunitateari esker, euskaraz gozatu daiteke.
Game Erauntsia Elkarteak "Super Mario World" klasikoa euskaratu du

Game Erauntsia Elkarteak bideojoko klasikorik ezagunenetakoa, zein maitatuenetakoa, euskarara itzuli du: Super Mario World. 90. hamarkadako joko entzutetsua hasieratik bukaerara euskaraz jokatzeko aukera dago. 

Bideojokoak ez du aurkezpen beharrik, Super Mario Bros sagarren jarraipena da Super Mario World hau. 

Itzultzeko jarraitu beharreko pausoak
Euskaratzeko pausoak sinpleak eta errazak dira. Nola ez, Super Mario World-en ROM fitxategia beharko dugu: kasu honetan, Estatu Batuetako bertsioa da eraldatuko duguna. Hori lortuta Lunar IPS programa eta itzulpenaren fitxategia deskargatu beharko ditugu adabakia inplementatzeko.

Hona pauso guztiak zerrendatuak
1. Super Mario World (USA) ROM fitxategia lortu.
2. Lunar IPS eta euskaratze fitxategiak jaitsi hemendik.
3. Lunar IPS ireki, eta “Apply IPS Patch” sakatu.
4. ROMa eta euskaratze fitxategia aukeratu.
5. Eginda, jatorrizko ROMa eraldatuta dago.

Hau guztia eginda, SNESen emulatzaileen bidez joka dezakegu euskaratutako bertsioan. Programarik aproposena aurkitu nahi baduzu, gure emulatzaileen erreportaje berezia irakur dezakezu.

Printzipioz SNES kontsola originaletan erabiltzeko aukera ere eskuragarri behar luke, baina ez dute probatzeko aukerarik eduki.

Lander Unzuetak, lokalizazio lanarekin, Super Mario Worlden ia % 100 euskaratzea lortu dute; zoritxarrez, hainbat elementu txiki itzuli gabe geratu dira. Adibidez, pantailan uneoro azaltzen den Time, bukaerako Thank You mezua edota partida gordetzeko azaltzen dena, testurak izanik ez da erraza eta ez dute horiek aldatzeko modurik aurkitu. 

Gure hizkuntzara itzulitako zenbait testu eta mezu arraroak dirudite, baina ROMaren mugekin eta baldintzekin jokatu behar izaten da askotan: Game Over mezua euskaratzerakoan, adibidez, erdiko hutsunea errespetatu behar izan zuten, eta joko barruan zeuden hizkietara mugatu.

Unzuetaren esanetan euskaratzeko prozesua ez da batere erraza izan, eta ROM fitxategiak behar bezala funtzionatzea mirari hutsa. Lokalizazioa burutzeko Super Mario World jokoaren zaleen komunitateak prestatutako dozena erdi tresna erabili ditu. 

Joko gehiago euskaraz
Super Mario World Nintendoko iturginaren euskaratutako azken bideojokoa da, baina ez lehena. Aurretik Super Mario Bros. 1 eta 2Super Mario 64, Mario Kart Wii eta 8 Deluxe itzuli dituzte Game Erauntsiak eta euskal komunitateak.

Aipatutako guztiak eta askoz gehiago Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan daude bilduta.