Galtzak bete komiki

Galtzak bete komiki https://www.gaztezulo.eus/albisteak/galtzak-bete-komiki/@@download/image/201192370601b.jpg
2012/12/13
berria
Galtzak bete komiki
Ibarrako IV. Galtzakomik komiki lehiaketan izena emateko epea ireki dute. Maila ezberdinetako marrazkilarientzako sari politak eskaintzen dituzte.  

Ibilbide laburra izan arren euskarazko komikiaren lehiaketarik garrantzitsuenetarikoa bilakatu da Galtzakomik. Komikigile euskaldun gazte garrantzitsuenek euren lanak aurkeztu nahi izan dituzte aurreko hiru urteetan. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen du Ibarrako Udalarekin elkarlanean eta hiru maila bereizten ditu: 12 urtetik beherakoak, 12 eta 18 urte bitartekoak eta 18 urtetik gorakoak.

Lehenengoek komiki bilduma eta marrazkietarako materiala izango dute sari gisa, 12tik 18ra bitartekoen kasuan irabazleari 400 euro eta bigarren gelditzen denari 200 emango zaizkie, eta 18 urtetik gorakoei 600 eta 400 euro urrenez urren.

Lanak aurkezteko epea irailaren 19an ireki zen, eta azaroaren 18rarte luzatuko da.  Galtzaundiren webgunean, eta 943655004 edo 943673827 telefonoetan aurki daitezke lanak aurkezteko moduaren eta baldintzen inguruko xehetasun gehiago. Sari banaketa abenduaren 19:30etan egingo dute Ibarrako Kultur Etxean.