Galileo Galileiren 'Sidereus Nuncius" lanaren aurkezpena San Telmon

Galileo Galileiren 'Sidereus Nuncius" lanaren aurkezpena San Telmon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/galileo-galileiren-sidereus-nunciusquot-lanaren-aurkezpena-san-telmon/@@download/image/20116222166Gurasoen_posta_elektronikoa-2.jpg
2012/12/13
berria
Galileo Galileiren 'Sidereus Nuncius" lanaren aurkezpena San Telmon
Zientzia eta Teknologiaren Museo Nazionalak (MUNCYT) argitaratu duen Galileoren 'Sidereus Nuncius' lana aurkeztuko da gaur, 19:30etan, San Telmo Museoan. 

Astronomiaren historian hain garrantzitsua izan den lanaren laugarren mendeurrena bete izanagatik, MUNCYT museoak, Galileo Galileiren Sidereus Nuncius lanaren edizio eleanitza (euskaraz, katalanez, galegoz eta gazteleraz) argitaratu du Espainian, lehen aldiz.
Lanaren aurkezpena gaur izango da, 19:30etan, eta bertan, MUNCYT-eko zuzendari eta proiektuaren egileak, Ramón Núñez-ek, parte hartuko du, Ricardo Díez Muiño, CSIC-EHUko zuzendari ordea, Ibon Sarasola, EUSKALTZAINDIAko kidea, Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHUko Fisiologian Katedraduna, Itziar Nogueras, ELHUYAR FUNDAZIOAREN zuzendaria, Daniel Innerarity, Gobernantza Demokratikoaren Insitutuko Zuzendaria eta Cristina Uriarte, EHUko errektoreordearekin batera.
Bestalde, Globernance museoak ere, San Telmok bezala, argitalpen eleanitzaren aurkezpen ekitaldia antolatu du.