Galder Perez eta Ane Zabala: Umorea ezinbestekoa da"

Galder Perez eta Ane Zabala, Radio Euskadi-ko "7 calle del Trinkete" irratsaioko esatariak izateaz gain, Gilkitxaro antzerki taldeko arima dira. Kazetariak, bilbotar peto-petoak, Deustuko gaztetxean ibilitakoak, alaiak
Bilbon egin dugu hitzordua haiekin.
Biok kazetariak zarete. Unibertsitatean zerbait ikasi zenuten?
Ane Zabala: Bai, zerbait ikasi genuen: lagun pila egin genuen! Lanbideari begira ere, gauza asko ikasi genuen, nahiz eta oraingo beharrean erabili ez. Beharbada, beste lan bat eginez gero
Galder Perez: Ikasketak ez zeuden ondo planteatuta.
Klaseko 'azkarrak' zineten?
AZ: Ikastetxean agian bai, baina unibertsitatean ez.
Zer behar da kazetaritza munduan arrakasta izateko?
GP: Zortea eta lana. Azkenean, gauzak lortzeko, lan egin behar da. Nork bere buruan eta proiektuetan sinetsi behar du; konfiantza hori ez da galdu behar.
AZ: Eta umiltasun puntu bat izatea ere beharrezkoa da; horren falta handia dago leku askotan.
Inoiz gertatu zaizue jendeak zuen ahotsa zuena ez den aurpegi edo gorputz batekin lotzea?
GP: Bai, askotan. Ondo dago uste baino politagoa naizela esaten didatenean, adibidez
AZ: Edo gazteagoa! Dena dela, nik oso ahots arrunta dut, eta normalean, neuk esan behar diot jendeari irratiko esataria naizela.
Eta inor maitemindu da zuen ahotsekin?
GP: Niri gertatu zait. Eta egia esan, beldurra ematen dit.
Nolako produktuak eskaini beharko lituzke irratiak entzule gehiago izateko?
GP: Irrati guztiek produktu berak egiten dituzte, izena aldatuta.
AZ: Aurkezle ezagunak dituzten halako magazine handiek aspertu egiten naute. Gauza ausartagoak egin beharko lirateke.
Serio aritzea baino adarra jotzea gogoko duzue. Estuegiak gara euskaldunok?
AZ: Hori topikoa dela uste dut. Beti esaten da euskaldunok hotzak garela, baina ez da egia. Gauza bat da arduratsua izatea eta beste bat serioa izatea. Gu mikrofono aurrean alai agertzen saiatzen gara.
GP: Umorea ezinbestekoa da bizitzarako, eta gauza guztietarako. Kontu bat da nolakoa zaren lanean, eta beste bat maila pertsonalean. Adibidez, Francis, Doctor Deseokoa, tipo grisa dela ematen du. Eta ez da horrelakoa; alaia da, umoretsua. Beste gauza bat da bere kantak ilunak izatea. Nik ere, idazten dudanean, oso umore gutxi sartzen dut.
Antzerkigintzan ari zarete Gilkitxaro taldean. Zenbaiten arabera, norberak egindako gidoi gutxi dago antzerki munduan. Ados?
AZ: Horiek ez dute Gilkitxaro ikusi! Duela hamar urte hasi ginen, eta guk ez dizkiogu inori kontuak eman behar, horretaz bizi ez garelako. Antzerkiaz bizi nahi genuke, baina ez da horrela. Beraz, askatasuna dugu nahi duguna egiteko. Beste alde batetik, zaila da amateur munduan jarraitzea, norberaren lanarekin bateratu behar delako.
GP: Amateur talde gehienok geure testu propioak sortzen ditugu. Amateurrak ere profesionalak izan daitezke, baina antzerkia ogibide izan gabe. Profesionaltasunak duen alde txarra horixe da: presio handia dagoela. Eta hori oso gogorra da.
Deustuko gaztetxean ibili ohi zarete. Beharrezkoak dira horrelako tokiak?
AZ: Erakundeek gazteentzako lekuak jartzea ondo dago, baina gaztetxeak ere beharrezkoak dira. Horrelako asko dago hainbat tokitan; Bilbon hiru daude eta eskerrak!
GP: Oso ezberdinak dira Udalak edo erakundeek sortutako lekuak eta gazteek sortutakoak. Funtzezkoa da gazteek, eta ez gazteek soilik, gizarteak berak finean, gizartearentzako lekuak antolatzea.
Gaztetxeak, Guggenheim Bilbok izan beharko luke Euskal Herriko hiriburua?
AZ: Bilbon jaio, Bilbon bizi, bilbotar peto-petoak gara, baina horren harroputzak ez gara. Bilbon denetik dago, Donostian edo beste edonon bezala: harroputzak, umilak
GP: Nire ustez, uste oker ugari dago. Gu Bilboko giro euskaldunean mugitzen gara, eta, bertan, dena ezberdina da. Bestalde, nik oso atsegin dut Atxagaren Euskal Hiria. Euskal Herria herri txikia da, eta egun berean Iruñean eta Baionan egon zaitezke.
Zeintzuk dira Bilboko zuen toki eta data gogokoenak?
AZ: Nik bi esango ditut. Martxoaren 19a, San Jose, Deustun. Eta Bilboko Aste Nagusia.
GP: Lekua, Artxanda. Hor gaztaroa pasatu nuen, eta leku atsegina eta nahiko lasaia da. Eta data, abuztua, Bilbon oso lasai egoten delako.
Bilboko alkate bazinate, zer neurri hartuko zenukete?
AZ: Aukeran, Sorgintxulo gaztetxea bakean uztea.
GP: Nik jai eta kultura herrikoiaren aldeko apustua egingo nuke.
Lanbidearen eraginez, jendeari belarria jaten ibili ohi diren horietakoak zarete?
GP: Ni ez, baina Ane bai. Niri parranda egitea gustatzen zait, dantzan ibiltzeko eta. AZ: Bai, ni oso berbatia naiz.
Irratian euskaraz egin nahi zenukete?
AZ: Bai, gustura egingo genuke.
Euskal Herriko gatazkak badu irtenbiderik? Zein?
GP: Munduko beste gatazkak bezala, guztiek hitz eginez. Dena dela, Euskal Herrian gatazka asko dago.
AZ: Formula izango bagenu! Ez dakit. Nik uste dut konplexuek jota gaudela.
Ikatza nori eta urrea nori?
Biok: Ikatza munduko agintariei, oro har. Eta urrea, banatu egin beharko litzateke, ez litzateke pertsona bakar batentzat izan beharko.
Zuen bizimoduarekin edo bizi izandakoarekin pozik zaudete? Zer duzue oraindik egiteko?
GP: Pozik bai, baina zenbaitetan itota ere ibiltzen gara. Bolada batzuetan lan gehiegi izaten dugulako. Eta "pozik" diot, gustuko arloetan lan egiten dugulako, bai antzerkigintzan, bai irratigintzan. Oraindik ere egiteko gauza asko dago, ordea, batez ere antzerkigintzan.
AZ: Egiteko gauzak beti daude; nik abeslari izan eta taldea osatu nahi nuke.