Gal Costa

Gal Costa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gal-costa/@@download/image/gal_costa_1359116686.jpg
2013/01/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Gal Costa
136.zenbakia
Gal Costa brasildarrak Caetano Velosorekin batera argitaratu zuen lehen lana 1967an. Bossa maisulana izanagatik ere, bigarren lan homonimoa aukeratu dut Tropicalia izeneko mugimenduaren eguzkipean plazaratu baitzen, alegia, bossa eta psikodelia uztartu zuen mugimendu koloretsuaren barruan. Costaren ahotsa batzuetan leun ateratzen da bozgorailuetatik, baina beste batzuetan indarrez ere entzun daiteke, perkusioekin, fuzz efektuko gitarrekin, haize instrumentuekin, eta bestelako soinu espazialekin onduriko dozena bat doinu bikain hauetan. Diskoa duela urte gutxi batzuk berrargitaratu dute LP formatuan, eta Brasilgo musika maite dutenek zein pop zaleek gozatuko dute, baita aldizkari honen koordinatzaileak ere. Agur gaztezulotarrak!