Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Black doves'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Black doves' Telesail zalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesailei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-black-doves/@@download/image/black-doves-netflix-ben-whishaw-kiera-knightley-1420x798.jpg
2025/03/06

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail zalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesailei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Black doves'

'BLACK DOVES'  ⭐ (3/5)
Alex Gabassi
6 atal
Netflix

Telesaileko protagonista bizitza bikoitza duen Helen Webb (Keira Knightley) da: Erresuma Batuko defentsa ministroaren emaztea da, baina baita senarraren sekretu profesionalak argitzen dituen espioia ere. Black Doves (Uso beltzak) Londresen Gabonetan girotutako thrillerra da eta umore dosi txikiekin bustia dago; gainera, euskarazko azpitituluekin iritsi da. Aitortu behar da egiantzik gabeko kontakizuna dela, hainbat egoera ezin sinetsizkoak direlako, baina ikus-entzunezko batekin katigatzeko gogoz bazabiltza, paregabea da. Generoaren barruan ezer berritzailerik eskaintzen ez duen arren, protagonisten antzezpen lan bikainei eta pantailaratze biribilari esker, ezin hobeto funtzionatzen du. Generoaren klixe guztiak topatuko dituzue, baina oso eraginkorra eta bizia da.

Onena: Oso entretenigarria dela.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: The Parallax View (Alan J. Pakula, 1974) eta The Conversation (Francis Ford Coppola, 1974).