Gaixotasun arrarodun emakumezkoa: isuri bikoitza osasunean

Adibide argia generoaren isuri psikologikoa da gaixotasun arraroetan. Gaixotasun hauek ia beti jatorri ezezaguna dute, osasun arazo ugari sortzen dituzte, eta noski, horiekin batera baita sozialak, psikologikoak, hezkuntzakoak eta lanekoak. Hauek ikertzerako garaian zaitasunak daude kasu gutxi batzuk bakarrik baitaude munduan eta ondorioz, askok, ez dute tratamendu eraginkorrik.
Gaixotasun arraroen erregistroak behatzen badira ikusi daiteke, modu sistematikoan, pertsonaren adina, herrialdea, sintomak eta heriotzaren arrazoia bezalako datuak jasotzen direla, ez ordea, sexua edo generoa. Hau genero isuria da, gaixotasunen ikerketan tresna erabilgarria baita generoaren informazioa.
Gainera, gaixotasun arraroen kasuan, zenbaitetan emakumezkoen kopurua handiagoa izango ohi da gizonezkoena baino, eta beraz, ikerketetan emakumezkoak ere kontuan hartzea ezinbestekoa litzateke. Errealitatea bestelakoa da, ordea.
Isuri bikoitz hau ekiditeko hainbat neurri hartu litezke:
-Emakumeen inguruko ikerketak indartzea ustezko arrazoi biologikoak eta sexistak gaindituz.
-Osasun erregistro eta informazio sistemak hobetu, sexuen arteko banaketa eginez.
-Ikerketa klasikoetan genero isuriak errepasatu eta identifikatu.
-Diru publikoa erabili emakumeengan horrelako ikerketak egiteko.
Izan ere, eztabaida ezina da beharrezkoa dela genero sentsibilitatearen inguruko kontzeptuak medikuntzako ikerketetan txertatzea. Biologikoki ezaugarri ezberdinak ditugula gauza jakina baita, nahiz ondoren gizartea bera den rol maskulino eta femeninoak mugatzen dituena, baina hori beste kontu bat da. Medikuntzan beharrezkoa da ezagutza zientifiko zehatz eta inklusiboago bat eraikitzea osasun sistemaren barruan zerbitzua justua eta berdina izan dadin guztiontzat.