Gaixoak ospitaletik bota dituzte Liverpoolen, okupak bailiran

Liverpooleko bi ospitaletako arduradunek hartutako erabakiak hautsak harrotu ditu. Senda agiria jaso eta bi egunera erietxean jarraitzen duten gaixoak bota egingo dituzte squatter edo okupa bailiran. Joan den urtean 100.000 gaixotik zazpik ospitalean jarraitu zuten, medikuak etxera joateko moduan zeudela ebatzi arren. Batik bat zaharren eskubideen aldeko elkarteak sutan jarri ditu neurri horrek. Elkarteok azaldu dutenez, hainbat aitona-amonek, senda agiria jasota ere, alzheimerra dute eta ez dute nora joan, seme-alabak urruti bizi direlako, eta ez dute dirurik zaharren egoitza batera joateko.