Gailu elektronikoen hiria

Shenzhenek, duela 30 urte hiriburu teknologikoa izan aurretik txinatar herrixka arrantzalea zenak, hamabost milioi biztanle ditu gaur egun. 1979an gune ekonomiko berezia izendatu zutenetik, gailu elektronikoak egiten dituzten 6.000 enpresa bildu ditu, horien artean, munduko indartsuenetakoak diren Huawei eta ZTE. Hirian Txinako telefono mugikor gehienak egiten dira, eta munduan saltzen direnen erdia. Gainera, Shenzheneko portua munduko handienetakoa da. Hala, teknologiari buruz asko badakizu, nahi duzun ordenagailua eraikitzeko beharrezkoak diren piezak oso merke erosi ditzakezu bertan.