Gai al zara ariketa matematiko honen emaitza ateratzeko?

Gai al zara ariketa matematiko honen emaitza ateratzeko? Txinako lehen hezkuntzako umeei jarritako ariketa hau birala bihurtu da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gai-al-zara-ariketa-matematiko-honen-emaitza-ateratzeko/@@download/image/DR moving sheep Mar13.jpg
2018/02/16
albiste-laburra
Txinako lehen hezkuntzako umeei jarritako ariketa hau birala bihurtu da!
Gai al zara ariketa matematiko honen emaitza ateratzeko?

Galdera: "Itsasontzi batek 26 ardi eta 10 ahuntz garraiatzen baditu, zenbat urte dauzka kapitainak?". Ariketa matematiko honek aho bete hortz utzi bazaitu, ez larritu. Galdera Txinako lehen hezkuntzako 11 urteko ikasleei egin zieten, eta birala bihurtu da, mota guztietako erantzunak eragin dituelako.

 

 

Askok pentsatuko zenuten moduan, ariketa matematiko horrek ez dauka erantzun bakarra; orduan, zergatik planteatu 11 urteko haurrei? Antza denez, irakasleek erantzun originalak bilatzen dituzte, sormena landuz. Hauek dira haur horiek emandako hainbat erantzun:

- "Kapitainak gutxienez 18 urte ditu, itsasontzi bat gidatzeko heldua izan behar duelako".

- "Kapitainak 36 urte ditu, zeren 26+10 36 da eta ziur kapitainaren desioa dela bere adin bereko animalia kopurua garraiatzea".

- "Kapitainak ditu... ez dakit, ezin dut ariketa honen emaitza aurkitu".

 

 

Sare sozialetan aldiz, mota guztietako erantzunak agertu dira, eta askok ariketa absurdoa dela salatu dute. Aldiz, ariketaren egileek pisuzko arrazoi batengatik sortu dute ariketa: "Txinako ikasleek ez dute garatu pentsamendu kritikorik matematiken arloan. Ariketak automatikoki egiten jakitea ez da nahikoa; beren kabuz pentsatzera bultzatu nahi ditugu".

 

Eta zuk, zer erantzungo zenuke?