Gabonetan haurrak pozik egotea nahi? Lau oparien araua bete!

Gabonetan haurrak pozik egotea nahi? Lau oparien araua bete! Jostailuz gainezka daude umeak, dagoeneko ez dakite opari baten balioa antzematen... eta gauzak ezberdin egiten baditugu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gabonetan-haurrak-pozik-egotea-nahi-lau-oparien-araua-bete/@@download/image/little-boy-smiling-holding-christmas-gift-adorable-istock.png
2018/12/25
berria
Jostailuz gainezka daude umeak, dagoeneko ez dakite opari baten balioa antzematen... eta gauzak ezberdin egiten baditugu?
Gabonetan haurrak pozik egotea nahi? Lau oparien araua bete!

Eguberria da; haurrak korrika altxa dira ohetik, Olentzerok utzitako opariak irekitzeko irrikatan. Badoaz gertuen duten paketea apurtzera; oihu batekin erakusten dute koloretako paper azpian ezkutatutako jostailua. Bi segundoz. Alboratu, eta badoaz hurrengo paketearen bila. 

Azken ikerketen arabera, umeek 5-10 opari jasotzen dituzte Gabonetan; askok, oraindik ere gehiago. Ondorioz, ume askok erabat distortsionatuta dute oparien eta jabetzaren zentzua. Opari gehiegi jasotzeak anestesia emozional moduan eragiten du, eta ondorioz, haurrak berekoiak, apetatsuak eta kontsumistak bilakatzen dira. Gehiegizko estimulazioa jasotzen dute, ilusioa galduz eta frustrazioa toleratzeko gaitasuna galduz.

Gainera, jostailuz josita egoteak haurren irudimenari kalte egiten die; guztia hau ekiditeko, lau oparien araua jarri dute martxan hainbat gurasoek:

1) ERABILGARRIA DEN OPARI BAT: Arropa, zapatak eta antzeko artikulu praktikoak izan daitezke.

2) IRAKURGARRIA DEN OPARI BAT: Liburu bat izan daiteke, fisikoa zein elektronikoa. 

3) ASKO DESIRATZEN DUTEN OPARI BAT: Gehien desio duten hori izan daiteke, betiere eskuragarria bada.

4) LUZE ERABILIKO DUEN OPARI BAT: Bere zerrendan denbora gehienez jolastuko duen jostailua aukeratu.

Bestalde, haurrentzat positiboa da beren jostailu zaharrak beharra duten beste umeei ematen irakastea; eta gogoratu, haientzat oparirik handiena beraiekin jolastu eta ondo pasatzeko denbora eskaintzea da!