'Future Timeline' tailerra eskainiko dute urria amaieran Montehermoson

Artistei, kultur eragileei eta ikasleei zuzenduriko tailerra egingo dute urriaren 26an eta 27an, ostirala eta larunbata, Gasteizko Montehermoso Kulturgunean. Librea eta doakoa da, eta izena emateko epea zabalik dago. Regina de Miguel-en 'Nouvelle Science Vague Fiction' lanean oinarrituko da, eta tailerraz gain Zientzia-Fikzio zinema zikloa ere eskainiko dute.
Azken urteotan zientziaren historia konplexua zalantzan jarri dute hainbat zientziaren filosofok, Focault eta P. Feyerabend kasu. Horien teoritetatik abiatuta, zientziaren diskurtsoa fikzio gisa har dezakegu.
Horixe da Regina de Miguel-ek eskainiko duen Future Timeline tailerraren abiapuntua. Urriaren 26an eta 27an eskainiko du Gasteizko Montehermoso Kulturgunean, eta izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi izanez gero, nork bere datu pertsonalak, curriculum laburra eta motibazio testua bidali behar ditu honako helbide honetara: futuretimeline.workshop@gmail.com.
Nouvelle Science Vague Fiction proiektua oinarritzat harturik, analisi eta pertzepzio zientifikoaren arteko loturak, ezagutza objektiboa, esperientziarik gabeko ikaskuntza, eta kontzientzia idealaren eta kritikoaren eratze maila jorratuko dituzte parte hartzaileek.
Dinamika
Tailerraren hasieran proiektuaren aurkezpena egin egingo du De Miguelek. Aldez aurreko lana berrikusiko dute segidan, eta hortik sortutako proposamenak batu ostean. Azkenik, Timeline-a edo kronologia eta ondorioak aterako dituzte parte hartzaileek. Guztia, noski, bi egunetan.
Bi egunez zientzia fikzioari dagozkion materialak berrikusteko beta izango dute artista, kultur eragile eta ikasleek. Animatu zu ere, gazte!
Urriaren 23tik aurrera hainbat film proiektatuko dituzte Zeintzaia-Fizkio zikloaren baitan. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira, Gasteizko Montehermoson.

Eta gainera