Futbol zelaia ala monasterioa?

Gigi Becali, Bucaresteko Steaua futbol taldeko presidentea, tipo bitxi samarra da. Becali nazkatuta omen dago partiden aurretik jartzen dituzten abesti satanikoez eta hemendik aurrera, eliz kantak jarriko dituzte estadioko megafoniatik. Biolentzia eta istiluekin bukatuko dute horrela? Auskalo! Bestalde, Becalik bere jokalariak beti pozik egotea agindu du, eta 5.000-30.000 euro bitarteko isunak jarriko dizkie partida galdutakoan kopeta gehiegi zimurtzen dutenei.