Fusiozko energia nuklearra

Bi energia nuklear bereiz daitezke: fisio bidezkoa, partikula erradiaktiboak apurtutakoan askatutako energian oinarriturikoa (zabor erradiaktiboa sortzen du), eta fusio bidezkoa, hau da partikula horien batuketan askatutako energian oinarriturikoa (garbia). Bigarren hau dugu etorkizuneko energietako bat. Hala ere, utopia dirudi, oraingoz, energia mota hau erabili ahal izatea, segurtasun neurri zorrotzak behar baitira. Ildo horretatik, 15 urtez martxan izandako Tokamak-eko (AEB) erreaktore esperimentala duela gutxi eraitsi zuten teknikariek, arlo horretan oso aurrerapen garrantzitsuak egin zituen arren.