“FUNANBULISTA”

“FUNANBULISTA” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/funanbulista/@@download/image/87p56desoreka.jpg
2008/07/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
DESOREKA
87.zenbakia
“FUNANBULISTA”
2005ean kaleratu zuten lehen diskoan, estilo gehiegi nahasteak eragindako indefinizioa erakutsi zuten Desorekakoek; rocka, metala, funkya… denetarik zegoen kokteleran! Disko honetan, estiloen arteko funanbulismoak alboratuta, rock gogorrean murgildu dira. Oinarri erritmikoa sendoagoa da orain, baxuak eta bateriak osatutako pareta argitu egin da, eta horrek nabarmendu egiten du gitarren eta ahotsaren lana. Hala ere, gauza batean ez dira batere aldatu Desorekakoak: abesti barruko intentsitatea eta orekak asko lantzen jarraitzen dute. Desoreka, inoiz baino orekatuago? Funanbulistago ez, behintzat