Fun with Dick and Jane *

Fun with Dick and Jane * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fun-with-dick-and-jane/@@download/image/54p52-4.jpg
2005/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Dean Parisot. Aktoreak: Jim Carrey, Tea Leoni, Alec Baldwin. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 90 minutu. 
54.zenbakia
Fun with Dick and Jane   *
70eko hamarkadako komedien ukitua du endreduzko pelikulatxo honek. Jim Carreyk eta Tea Leonik antzeztutako senar-emazteek diru arazo larriak dituzte, eta lapurreta egin nahiko dute zorrak kitatzeko. The Majestic eta Man on the Moon film serioetan bere alderdirik dramatikoena erakutsi ondoren, Jim Carrey keinu egile nekaezina bere genero kutunera itzuli da: komediara. Aurrez aurre jarri dioten aktorea ere, Tea Leoni, ez da batera makala. Nolanahi ere, gag arruntez jositako komedia lau-laua da Fun with Dick and Jane. Jim Carrey umoristaren luzimendurako diseinatutako komediatxo penagarria, alegia.