Fruit Ninja

Fruit Ninja https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fruit-ninja/@@download/image/fruit_ninja_1365082600.jpg
2013/04/08
kritika
Testua: Testua: Sergio Peña @53R61 (www.larrabetzu.org/sergio)
Plataforma: Android, IOS
139.zenbakia
Fruit Ninja
Zuku guztia aterako diozu joko koloretsu eta entretenigarri honi. Egin beharrekoa oso sinplea da: bat-batean airean agertuko diren fruituak moztu behar dituzu atzamarraz, ninja baten ezpata izango balitz bezala. Denbora aurrera joan ahala, zailtasuna ere areagotuz doa. Zenbat eta pieza gehiago moztu, hobe! Baina kontuz: tarteka bonbak ere agertuko dira eta, hauek ukituz gero, bizitzetako bat galduko duzu.