Freddie Mercury, azkenean

Freddie Mercury, azkenean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/freddie-mercury-azkenean/@@download/image/fredy_mercury_1_1469619657.jpg
2013/12/05
albiste-laburra
Freddie Mercury, azkenean
Entzuna da Queen taldeko kideek Freddie Mercuryri buruzko filma egiteko betoa jarri dietela David Fincher (The Social Network, 2010) edota Stephen Frears (The Queen, 2006) bezalako zuzendariei, eta, Sacha Baron Cohen (Borat, 2006) edo Dominic Cooper (An Education, 2009) aktoreei. Badirudi baina, behingoz euren gustuko den norbait aurkitu dutela. The Mirror tabloidearen hitzetan, Mercury gorpuztuko duena Ben Whishaw (Skyfall, 2012) izatea onartu dute.