Frantziako telebistak euskarazko fikzio bat igorriko du

Frantziako telebistak euskarazko fikzio bat igorriko du "Puntu Koma" websaila erosi du France Televisionek eta fikzioa France3 Noako kanalean emango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantziako-telebista-batek-euskarazko-fikzio-bat-igorriko-du/@@download/image/p036_f01.jpg
2021/10/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Puntu Koma" websaila erosi du France Televisionek eta fikzioa France3 Noako kanalean emango dute.
Frantziako telebistak euskarazko fikzio bat igorriko du

Honela, lehen aldiz Frantziako telebista publikoan euskarazko fikziozko websail bat igorriko da eta gainera euskaraz, frantsesezko azpidatziekin. Akitaniako Noa kanalean igorriko da France3ren bitartez. Noa Akitaniako ikusleei zuzendutako kanala da eta Interneten egun osoko programazioa eskaintzen du, baita sakelako telefonoetan ere. 

Puntu Koma websaila Maialen Sorzabelberek eta Amaia Rojok idatzi zuten eta Next Station lehiaketaren bigarren saria irabazi. Horri esker, Maru Soloresek zuendu ahal izan zituen sei atal eta aktore lanetan Sara Cozar, Fariba Sheikhan, Iñake Irastortza, Mikel Ibarguren eta Iñigo Gastesi ikusi ahal izan genituen. Ekoizlea, berriz, Next Stationekoez gain Izaskun Arandia izan zen. EITBn 2019an estreinatu zen. 

Istorioari Arraterekin hasten da (Iñake Irastorza), 60 urte baino gehiagoko emakumearekin. Ospitaletik dei bat jaso du, Koldo semea oso larri dagoelako. Ospitalera iristen denean, semea koman topatuko du. Aldi berean, bere semearen bizitza ezagutzen ez duela konturatuko da. Bertan, elkar ezagutzen ez duten pertsona talde bat elkartuko da eta, nahiz eta oso ezberdinak izan, espazioa eta denbora partekatu beharko dute egoera arraro horretan.