Frantziak plastikoaren erabilera ezabatu nahi du, kristalezko ontzietara bueltatuz

Frantziak plastikoaren erabilera ezabatu nahi du, kristalezko ontzietara bueltatuz Gobernu Frantsesak aste honetan aurkeztu du ekonomia zirkularra bultzatzeko lege proiektua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantziak-plastikoaren-erabilera-ezabatu-nahi-du-kristalezko-ontzietara-bueltatuz/@@download/image/botellas-de-vidrio.jpg
2019/10/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gobernu Frantsesak aste honetan aurkeztu du ekonomia zirkularra bultzatzeko lege proiektua.
Frantziak plastikoaren erabilera ezabatu nahi du, kristalezko ontzietara bueltatuz

Helburua 2025. urterako plastikoaren %100 birziklatua izatea da. Horretarako erabilera bakarreko plastikoa debekatuko da. Horretaz gain, bueltatu daitezkeen kristalezko ontziak berriz ere merkaturatzea planteatu da. Mota honetako ontziak ez dira erabiltzen Frantzian 50. hamarkadatik.

Guzti honez gain, proposamenak argitzen du produktu elektrikoek konpongarriak izan behar dutela, eta berdin tailer mekanikoetan konpontzen diren autoetako piezak ere. Gainera, denda fisiko eta banatzaileek itzultzen diren produktuen kargu egin beharko dute bezeroek uzten dituzten momentutik. Azkenik, kontsumitzaile berri bat aurkitu ez duten produktuen suntsiketa debekatuko da. Egun suntsitu egiten dira.