Frantziak hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du

Frantziak hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Hemendik aurrera Ipar Euskal Herrian hezkuntza publikoan euskara ikasteko eskubidea babestuko da, eta euskara ikasteagatik sortutako gastuak ere finantzatuko dira diru laguntzei atea irekiz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantziak-hizkuntza-gutxituen-aldeko-legea-onartu-du/@@download/image/GURE_HIZKUNTZAK_BIZI_DAITEZEN_-658x494.jpg
2021/04/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hemendik aurrera Ipar Euskal Herrian hezkuntza publikoan euskara ikasteko eskubidea babestuko da, eta euskara ikasteagatik sortutako gastuak ere finantzatuko dira diru laguntzei atea irekiz.
Frantziak hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du

Britainiako Paul Molac diputatuak bultzatutako eskualdeko hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko lege proposamena aurrera atera da Parisko legebiltzarrean 247 aldeko bozkekin eta aurkako 76rekin, eta gobernuaren borondatearen aurka. Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak historikotzat jo du onartu den legea. Izan ere, gutxitan iritsi dira Frantziatik hizkuntza gutxituen aldeko laguntzak eta beraz, hau sekulako bultzada izango da euskararentzat. 

Onartu berri den legeari esker, hizkuntza gutxituen irakaskuntzaren eskaintza orokortuko da. Horrekin batera, hizkuntza gutxituetan irakasten duten ikastetxeak diruz laguntzea ere indartuko da. Gainera, eskola elebakarrak soilik dituzten herrietako haurrak inguruko herri bateko elebiduna den eskola batera joatea diruz lagunduko da. Honela, Frantziako Estatuak frantsesa ez den beste hizkuntzekiko izan duen jarrera zentralista agerian geratu da.