Frantzia 'ñ'-aren aurka
Zuriñe, Garbiñe, Beñat edota Iñaki bezalako izenak ez dituzte onartuko herrialdean, herriaren batasunaren aurka doazelakoan; zer iruditzen zaizue?

Aurrerantzean, 'ñ'-dun euskal izenak ez dira onartuko Frantzian. Arrazoia? 'Ñ' hizkia ez dela existitzen frantsesez, eta hizki kanpotarra denez, herriaren batasunaren aurka egiten omen du. Hala, Zuriñe, Eñaut, Iñaki, Garbiñe, Beñat edota bestelako 'ñ'-dun izenekin erroldatutako haurrek ezingo dituzte izen horiek izan 'ñ'-rekin, 'n'-rekin baizik.
Euskarazko izenak ez dira kaltetu bakarrak; bretoierak ere badu 'ñ' hainbat izenetan, eta haiek ere ez dira onargarriak frantziar estatuarentzat. Macronen gobernuak ez du debekua aldatzeko asmorik. Eta zuek, zer diozue?