Frantzia, erregai fosilen iragarkiak debekatzen dituen lehen Europar herrialdea

Frantzia, erregai fosilen iragarkiak debekatzen dituen lehen Europar herrialdea Debekua pasaden abuztuaren 22an sartu zen indarrean. Energia berriztagarria saltzen ez duten hornitzaileei debekatu egingo zaie euren produktua promozionatzea. Oraingoz, gas naturala salbuetsita dago debekutik 2023ko ekainera arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantzia-erregai-fosilen-iragarkiak-debekatzen-dituen-lehen-europar-herrialdea/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-09-14 a las 14.02.29.png
2022/09/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Debekua pasaden abuztuaren 22an sartu zen indarrean. Energia berriztagarria saltzen ez duten hornitzaileei debekatu egingo zaie euren produktua promozionatzea. Oraingoz, gas naturala salbuetsita dago debekutik 2023ko ekainera arte.
Frantzia, erregai fosilen iragarkiak debekatzen dituen lehen Europar herrialdea

Araudia betetzen ez duten erakundeek 20.000-100.000 euro arteko zigorra izango dute. Le Figaro frantziar egunkariaren arabera hurrengo urtetik aurrera karbono neutraltasuna errespetatzen ez duten produktuak ere debekatua izango dute iragartzea. Helburua greenwashing praktikarekin amaitzea da. Alabaina, babesletza moduko iragarki modalitateak debekutik salbuetsiak egongo dira.

Deskarbonizatutako hidrogeno produktuen iragarkiak eta energia berriztagarriko %50eko edukia duten erregaiak ere baimenduta egongo dira, beti ere berotegi efektuko gasen igorpenak gutxitzeko irizpideekin betetzen badute.

Azkenik, gas naturaleko mezu komertzialek ere argi berdea izango dute 2023ko ekainaren 30era arte. Orduan amaitzen baita gasaren salmentak Europarekin duen legegintza.