Frankisten espetxeetan ere euskal literatura

Frankisten espetxeetan ere euskal literatura https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frankisten-espetxeetan-ere-euskal-literatura/@@download/image/25p16-1.jpg
2012/12/13
berria
Frankisten espetxeetan ere euskal literatura
Espetxea literatura iturburu izan da hainbat kulturatan. Baita gurean ere, noski. Hor dugu, esaterako, Joseba Sarrionaindia. Dena den, espetxearekiko lotura hori ez da atzo goizekoa. Frankistek kartzelatutako euskaldunek, adibidez, "Espetxea" izeneko aldizkaria kaleratu zuten ezkutuan 1937ko urriatik 1941eko apirila bitartean. Argitalpenak hamaika zenbaki izan zituen eta Santoñako, Bilboko eta Burgosko espetxeetan banatu ziren. Guztira, 61 artikulu eta poema idatzi ziren bertan- eskuz gehienak-, haietatik 30 euskaraz.