Francoren zentsura

Joan Mari Torrealdaik, Artaziak liburuan, frankismoak euskarazko argitalpenei ezarritako zentsura aztertu zuen. Gauza bitxiak aurki daitezke liburuan. Adibidez, 1973an zentsore batek Gora Euzkadi eta Gora Euskal Erria oihuen arteko ezberdintasunaz jardun zuen: Gora Euskal Erria-k Viva España y Vasconia esan nahi omen zuen, eta Gora Euzkadi-k, aldiz, Viva Vasconia y fuera España. Itzultzaile bikaina gure zentsorea!