Formula erotikoa

Formula erotikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/formula-erotikoa-2/@@download/image/2010558837sextoa.jpg
2010/05/07
elkarrizketa
Formula erotikoa
Ez izan lotsatia! zure formula erotikoa zuretzat bakarrik gorde behar duzu, ala?. bidali gaztezulo@gaztezulo.com-era. guk ere ongi pasatzeko trikimailu berriak nahi ditugu. bitxigorria dendak emandako produktu erotikoen saskia lor dezakezu. hori saria hori!


Xirriak zineman


Osagaiak:· Konplizitate handiko bi lagun· Zinemarako bi sarrera· Lotsagabekeria pixka bat· Beroki edo txaketa handi bat· Gominola batzuk

Prestaketa pausoak:
· Zinemarako bi sarrera erosi: filmak ez du sakona izan behar, motza izan behar du eta barre egiteko aukera ematen duenetakoa· Zineman leku diskretu bat aukeratu· Mugikorrak itzali· Berokia bi lagunak tapatuz jarri· Elkar esku sartu, hitzik egin gabe· Gominolak aho batetik bestera pasa· Ahoz bestea zurrupatu· Eskuz haren bulba edo zakila laztandu kitzikatuta (eszitatuta) mantenduz

Prestaketa denbora: ordu bat

Zailtasun maila: erraza

Gomendioak / oharrak: 
 Filmak azpitituluak edukitzea ez da komeni, bestela zaila baita jarraitzea· Ikuslearen eguna bada, merkeago aterako zaizue!· Hau egiteko zaharregia zarela uste baduzu, egin beharko zenuke!

Neska Prexkue