Formosako indigenei nortasun agiria ukatu diete Buenos Airesen

Formosako indigenei nortasun agiria ukatu diete Buenos Airesen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/formosako-indigenei-nortasun-agiria-ukatu-diete-buenos-airesen/@@download/image/2011347735FORMOSA.jpg
2012/12/13
berria
Formosako indigenei nortasun agiria ukatu diete Buenos Airesen
Formosa Argentinan dago. Bertako indigenek hiriburura, Buenos Airesera, jo dute nortasun agiria egiteko aukera eman diezaieten, errepresio garaian erre egin baitzizkieten etxebizitzekin batera. Argentinako beste eskualde batzuetan nortasun agiriak eskuratzeko erraztasunak ematen ari diren bitartean, indigenoi aukera hori ukatu egiten ari zaizkie agintariak. Bakan batzuei eman dizkiete, dirutzaren truke. Halakorik gabe, esate baterako, emakumeek etxean erditu behar izaten dute; eta ez hori bakarrik: sendagileek ez diete amei uzten euren seme-alabak erregistratzen. Herritar guztiak berdinak gara legearen aurrean, ala ez gara?