ForeverMap2

Google Maps aplikazioaren antzekoa, baina OpenStreetMaps erabilita. Gainera, Offline baliatzeko aukera eskaintzen du, eta beraz, ez dugu 3G konexiotik daturik erabili behar izango. Mundu zabaleko herrialde asko jasotzen ditu, batez ere Europakoak. 0,79 euro ordaindu beharra dago instalatzeko, ez da diru asko Google Maps aplikazioarekin alderatuta behintzat. Gogoratu OpenStreetMaps-en helburua mundu osoko mapa librea lortzea dela.