"Foodporn": fruta-irabiaki marka baten iragarki polemikoa

"Foodporn": fruta-irabiaki marka baten iragarki polemikoa Rosalind Cowardek 1984an sortu zuen arren, "foodporn" (elikagaien-pornografia) hitza sare sozialetan zabaldu da batik bat, itxura oso erakargarria duten janarien argazkiak (normalean kalorikoak) identifikatzeko. Swisse Me fruta irabiatuen markako arduradunek kontzeptu hori hartu eta eduki erotiko handiko iragarki batean islatu nahi izan dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/foodporn-fruta-irabiaki-marka-baten-iragarki-iradokitzailea/@@download/image/Screenshot_2020-08-12 FOODPORN Campaign Swisse Me.png
2020/08/12

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Rosalind Cowardek 1984an sortu zuen arren, "foodporn" (elikagaien-pornografia) hitza sare sozialetan zabaldu da batik bat, itxura oso erakargarria duten janarien argazkiak (normalean kalorikoak) identifikatzeko. Swisse Me fruta irabiatuen markako arduradunek kontzeptu hori hartu eta eduki erotiko handiko iragarki batean islatu nahi izan dute.
"Foodporn": fruta-irabiaki marka baten iragarki polemikoa

Play agentziaren lana ahuakate "iradokitzaile" batekin hasten da, eta atzazalak margotuta dituen hatz batek laztantzen duen platano batekin jarraitzen du. Hortik aurrera, janariaren eta sexuaren arteko metafora bisualak ezartzen dituzten irudiak gertatzen dira bata bestearen jarraian.

Giza gorputzik azaltzen ez den arren, iragarriak polemika handia sortu du Erresuma Batuan. Izan ere, Clearcast-ek -bertan autokontrolaren antzeko zerbait izango litzatekeena- iragarkiak telebistan gaueko 21:00etatik aurrera bakarrik igortzea gomendatu du, eduki sexual handia duelako. Youtuben, berriz, iragarkia ikusi aurretik adina baieztatzeko eskatzen du plataformak, bideoa "erabiltzaile batzuentzat desegokia" izan daitekeela argudiatuz.

 

Estrategia ona izan da zalantzarik gabe, markaz eta haren publizitateaz hitz egitea lortu dutelako.

 

 

 

lacriaturacreativa bidez