Folk doinuak datoz Mendebalatik

Folk doinuak datoz Mendebalatik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/folk-doinuak-datoz-mendebalatik/@@download/image/20116235574Celtas_cortos.jpg
2012/12/13
berria
Folk doinuak datoz Mendebalatik
Uztailaren 1ean eta 2an Sopuertan Mendebala folk festa egingo dute. Bizkaiko txoko eder honetan eta doan Celtas Cortos buru duen kartel bikainaz gozatzeko aukera.

Uztailaren 1ean hiru talde izango dira oholtza gainean: Itziarren Semeak, Seaford eta Mercedes Peon. Lehenengoek ez dute aurkezpen handirik behar; ska, punka, hardcorea eta reggae estiloak uztartzen dituen talde mungiarra. Seafoidek, erokeria da izenaren esanahia gaelikoz, joan den urteko Mendebalako maketa lehiaketa irabazi zuen, eta horrek eman dio aurten euren pop, folk eta rock-a taulatu gainera igotzeko aukera. Mercedes Peon, berriz, Galiziatik dator eta musika tradizionala lantzen du.

Bigarren egunean joko du Celtas Cortos mitikoak. 90ko hamarkadan folka salduenen zerrendetan sartzea lortu zuen Valladolideko talde beteranoak, eta orduko grina berarekin jarraitzen dute egun. Mielotxin nafarrak, Okzitaniako Goulamasen ska-rocka, eta Skontraren folk-punka entzun ahalko dira eurekin batera.

Folketik edaten duten talde berriek indar polita hartu dute azken urteotan geurean, Bizardunak-ek kasu. Gisa honetako musika maite duenak gozatzeko aukera polita dauka Sopuertako festan. 22:00etan hasten dira bi emanaldiak. Doakoak dira kontzertuak, kanpatzeko lekua ere izango da, eta artisautza azoka bat egongo da ikusgai asteburu osoan.