FM 99.00 Dub manifest

FM 99.00 Dub manifest https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fm-9900-dub-manifest/@@download/image/2p12-1.jpg
2000/11/03
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Fermin Muguruza
2.zenbakia
FM 99.00 Dub manifest
Nondik ateratzen ote du Muguruzak hainbeste saltsetarako sasoia? Brigadistak sound system diskoko kantuak oraindik ere buruan darabiltzagun arren, beste hamar kantuko diskoarekin baitator. Inoiz baino gehiago, gainera, dantzarako gonbitea egiten zaigu, burmuinean itsatsita geratu eta bizkarrezurra mugiarazten diguten melodiekin. Reggae unibertsoko adar anitzetan barrena, oinarri elektronikoekin jolastuz eta hainbat kolaboraziorekin (Anari, Selektha, Eneko Bap!…) lan txukuna atondu du Muguruzak.