Flyscheko plastikoak garbitzen lagunduko?

Flyscheko plastikoak garbitzen lagunduko? Larunbat honetan, hilak 10, auzolana antolatu dute; animatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/flyscheko-plastikoak-garbitzen-lagunduko/@@download/image/flysch1.jpg
2018/11/09
berria
Larunbat honetan, hilak 10, auzolana antolatu dute; animatu!
Flyscheko plastikoak garbitzen lagunduko?

Ziur aski gogoratuko zarete orain dela gutxi zabaldutako bideo biral batean, Zumaia eta Deba bitarteko flyscha plastikoz beteta agertu zela. Irudi tamalgarri hauen aurrean, pertsona askok "zerbait" egiteko beharra adierazi dute. Gauzak horrela, flyschean garbiketa-egun bat antolatu dute, auzolanean. Garbiketa-eguna larunbatean izango da, hilak 10, goizeko 10etan, Elorriaga (Elorrixa) auzoan, jolas-eremu ondoan.

Deia Eguzkik zabaldu du, honako mezuarekin:

"Arazo globala da. Ados. Eta arazo global honi konponbide globala eman behar zaio, plastikoen mundu ekoizpena mugatuz eta birziklatu ezin daitezkeen plastikoak debekatuz. Bitartean, birziklatu daitezkeen plastikoak behar beste bildu behar dira; gaur egun baino gehiago, alegia.

Baina administrazioek arazoari serio heltzen dioten bitartean, herritarrok ez dugu zertan eskuak poltsikoetan sartuta itxoin. Guk ere, gure xumean, neurriak har ditzakegu.

Esaterako, Deba eta Zumaia bitarteko flyscha biotopo babestua da legez. Bada, ezin da ulertu nola ez duen mantenu-planik, ezin da ulertu zergatik ez dagoen plastikoak noizean behin garbitzeko planik, hondartzak edo kaleak garbitzen diren bezala. Biotopo kalifikazioak ezin du soilik publizitate hutsa izan. Neurriak behar dira".

Informazio gehiago nahi duzu? Egin klik hemen!