Fleets, Twitterren 24 orduko istorioak

Fleets, Twitterren 24 orduko istorioak Instagrami eta Facebooki imitatuz, txioen sare sozialak aukera berbera jarri du martxan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fleets-twitterren-24-orduko-istorioak/@@download/image/1605626978_536090_1605627201_noticia_normal_recorte1.jpg
2020/11/19
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Instagrami eta Facebooki imitatuz, txioen sare sozialak aukera berbera jarri du martxan.
Fleets, Twitterren 24 orduko istorioak

Goizean Twitterren sartu eta goiko aldean borobil arraroak topatu badituzue, ez kezkatu; azkenik, Twitterrek ere istorioen arrakastari etekina ateratzea erabaki du. Fleets izena dute, eta Instagram zein Facebooken istorioen antzera, 24 ordu irauten dute desagertu aurretik.

Azken hilabeteetan Brasil, Italia, India eta Hego Korea herrialdeetan jarri dituzte Fleets horiek froga moduan martxan, eta arrakasta izan dutenez, munduko erabiltzaile guztiengana zabaltzea erabaki dute. Baina, nola funtzionatzen dute?

Instagram zein Facebooken antzera, Fleets hauek Twitterren goiko partean ikusiko dira, eta bertan 24 ordu iraungo duten testu, argazki edota txioak zabaldu ahalko dira, baita bertikalean ere. Istorioek ezin dute 'atsegin dut' jaso eta ezin dira birtxiokatu, baina emojien bitartez erantzun ahalko zaie, eta baita zuzeneko mezuen bitartez ere. Gainera, Fleet batean txio bat partekatu nahi badugu botoi berria topatuko dugu, "Fleet-en partekatu" dioena. 

Fleet-ak ez dira Twitterren berritasun bakarra; horiekin batera ahots espazioak ere sartu dituzte. Fleet-en bitartez talde pribatuak sortu daitezke, eta ahots bidez komunikatu. Online dei baten modukoa da, baina bideorik gabe; txanda eskatuta hitz egin ahalko dugu.