Flautulence deodorizer

Flautulence deodorizer https://www.gaztezulo.eus/albisteak/flautulence-deodorizer/@@download/image/20128284123Zur_Lur_Flautulence_Deodorizer.jpg
2012/12/13
berria
Flautulence deodorizer
Izen fina jarri dio Flat-D Innovations enpresak bere eskaintza berriari: putzen kiratsa neutralizatzen omen duen produktua. Barruko arropen azpian eta justu ipurdi aldean kokatu beharreko janzki txikia da, gasak jaso eta hauen usaina xurgatzen duena. Heste gaitzen ondorioz puzkerrekin arazo kronikoak dituztenek eskertuko dute agian. Eta ingurukoek! Zarata, momentuz, ez du neutralizatzen, ordea.