Fishbone, arrainen indarra

Fishbone, arrainen indarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fishbone-arrainen-indarra/@@download/image/23p12-1_1369746841.jpg
2002/10/04
erreportajea
Alberto Bocos
Fishbone, arrainen indarra
Los Angelesetik Bergarako Jam aretora. Urriaren 24an Fishbone taldearen eztandaren oihartzuna gurera iritsiko da.

AEBetako Los Angeles hirian 1979an sortua, Fishbone taldea, Angelo Moore buruaren batutapean (ahotsa-saxofoijolea-hiri poeta), sekulako leherkaria da, eta gai da funka, reggaea, ska, metala, rapa eta punka irudimen handiz nahasteko.

80ko hamarkadan Fishbonekoak pubez pub ibili ziren euren jaioterrian, harik eta 1985ean lehen Ep homonimoa kaleratu zuten arte. Handik gutxira lehen iraupen luzekoa iritsiko zen, "In Your Face" (biak Columbia Records-ek kaleratu zituen). 
Zer den Fishbone? Energia hutsa, eta ekoizpen ezinhobeen gerizpean egindako gizarte gaiei buruzko letra zorrotzak. Hala eta guztiz ere, ez dira inoiz "mainstream" banda izan. Euren arrakasta nagusia "The Reality of My Surrounding" (Columbia 1991) izan zen, AEBetako zerrendetan 49. postua eskuratutakoa. 

Gaur egun Fishbonekoek lanean darraite, eta aurten "Friendliest Psychosis of All" Ep-a karrikaratu dute. Diskoan 20 minutuko jam session bat jaso da, Primus sailkaezinekin. Horrez gain, zuzeneko bat ere egin dute, kantu berriez betea: "Live at the Temple Bar And More". 

Fishbone bero-bero jan beharreko platera da, eta bere zuzenekoa mikrouhin baten barrualdea bezalakoa da. Ez izan dudarik eta joan zaitez Bergarako Jam aretora. Izan ere, kontzertua gozatzeko, nahikoa da ondorengo talderen bat gogoko izatea: Chili Peppers, 24-7 Spyz, Faith No More, Big Chief, Primus, Living Colour, Infectious Grooves, Beastie Boys, Sublime, Todos Tus Muertos, Parliament, Curtis Mayfield, Bad Brains edo Funkadelic. Zaila da, beraz, urriaren 24ko emanaldiari ihes egitea, ezta?

Oinarrizko diskografia


“Fishbone” (Columbia 1985)
“In Your Face” (Columbia 1986)
“It´s a Wonderful Life” (Columbia 1987)
“Truth And Soul” (Columbia 1987)
“The Reality Of My Surroundings” (Columbia 1991)
“Give A Monkey A Brain” (Columbia 1993)
“Chim Chim´s Badass Revenge” (Arista 1996)
“The Psychotic Friends Nuttwerx” (Hollywood 2000)
“Friendliest Psychosis of All” (Nuttsactor 5 2002)
“Live At The Temple Bar And More” (Nuttsactor 5 2002)