Finlandiar erakunde batek hilekoa duten gizonezko transentzat tanpoia merkaturatu du

Finlandiar erakunde batek hilekoa duten gizonezko transentzat tanpoia merkaturatu du Tanpoi hauen helburua genero disforia gutxitzea da eta gaiari buruzko kontzientzia areagotzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/finlandiar-erakunde-batek-hilekoa-duten-gizonezko-transentzat-tanpoia-merkaturatu-du/@@download/image/900x600_dakota_artikkelin-paakuva-.jpg
2023/12/05
Tanpoi hauen helburua genero disforia gutxitzea da eta gaiari buruzko kontzientzia areagotzea.
Finlandiar erakunde batek hilekoa duten gizonezko transentzat tanpoia merkaturatu du

Vuokkoset marka finlandiarrak kaleratu du tanpoi berezi hau hilekoa duten gizonentzat bereziki pentsatutakoa. Egitasmoa Nazioarteko Trans Kontzientziazioaren astean aurkeztu zen eta produktu honek beste tanpoien erabilera berdina du, ezberdintasuna kaxatxoaren diseinuan dago, inklusiboagoa izateko diseinatua izan baita. 

Merkatuan dauden tanpoirik gehienak emakume zisgeneroentzat pentsatuak daude, hau da, jaiotzatiko generoarekin identifikatzen diren emakumeentzat. 

Ikerketek erakusten dutenaren arabera gizonezko transexualen %93ak genero disforia esperimentatu du hilekoa dela eta. Horregatik, tanpoi kaxaren diseinuak garrantzia eduki lezake egoera hauetan. 

Disforia pertsona baten gorputzak eta bere genero identitateak bat egiten ez duenean gertatzen da ondoeza eta sufrimendu sakonak eraginez pertsona hauengan.  Menstruazioa ez baita soilik emakumeen kontua. Izan ere, "gizonezko transek eta pertsona ez bitarrek ere uteroa izan lezakete eta hilekoa eduki", baieztatu zuen markak bere webgunean. 

Tanpoi hauen identitate bisualarekin erakundeak pertsona guztiak barne hartu nahi ditu, edozein delarik ere bere generoa edo identitatea. "Jarrera eta ikuspegiak aldatzerakoan genero minoritarioekiko bazterkeria ezabatzen dugu. Pertsona bakoitzak egin genezakeen gutxienekoa da hilekoak ez duela feminitatea definitzen ulertzea. Gai honen atzea aniztasun asko dago", esan du Dakota Robin-ek, proiektuan lanean aritu den adituetako batek.