Finding Dory

Pixar etxearen filmik gogoangarrienetakoan, Marlin pailazo-arrainak sekulako abenturak bizi zituen Nemo semea txikiaren bila egindako bidaian. Filmeko pertsonaiarik kuttunena, baina, Marlinek bidaide izan zuen Dory zirujau-arrain urdina izan zen. Bada, film honetan, bere familia aurkitzeko ahaleginetan Kaliforniako kostaldea zeharkatuko duen Dory izango dugu protagonista nagusia.