Final Fight Double Impact (XBOX LIVE)

Final Fight Double Impact (XBOX LIVE) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/final-fight-double-impact-xbox-live/@@download/image/2011716831Final_Fight_Double_Impact.jpg
2011/07/04
kritika
Testua: Sergio Peña
120.zenbakia
Xbox Live sarean deskarga daitezkeen bi Arcade klasiko bildu dituzte joko bakar batean: Final Fight borroka akzioduna eta Magic Sword plataforma abentura jokoa. Musika remix batzuk eta grafiko eraberrituak erabili dituzte aurpegia itxuraldatzeko. Kooperatiboki joka dezakegu kontsolan bertan edo online Internet bidez, eta sailkapenak ere ikusi ahal izango ditugu jakiteko gure lagunen artean edo mundu mailan zeinek dauzkan puntu gehiago.