Film labur bat duzu? Huezinema lehiaketara aurkeztu!

Film labur bat duzu? Huezinema lehiaketara aurkeztu! Otsailaren 15era bitarte izango da aukera proposamenak bidaltzeko, azkar ibili! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/film-labur-bat-duzu-huezinema-lehiaketara-aurkeztu/@@download/image/huhezinema-2019-1.jpg
2018/12/21
berria
Otsailaren 15era bitarte izango da aukera proposamenak bidaltzeko, azkar ibili!
Film labur bat duzu? Huezinema lehiaketara aurkeztu!

Film labur bat eskuartean baduzu, adi albisteari! Martxan da Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 12. edizioa. 2019ko apirilaren 2tik 5era ospatuko dute, eta dagoeneko eskegi dituzte film laburren egileek lanak aurkezteko bete beharreko oinarriak. Otsailaren 15era bitarte izango da aukera proposamenak bidaltzeko. Horietatik 10 aukeratuko dituzte Sail Ofiziala osatzeko, eta 200 euroko ordainsaria jasoko du bakoitzak parte-hartze hutsagatik. Orotara, 5.000 euro banatuko dituztela iragarri dute, hiru sailen arteko sariketetan banatutakoak:

  • Goiena Saria: 1.000 €
    Epaimahai Ofizialak emango du saria eta euskarazko film onena sarituko du.
  • Mundukide Saria: 700 €
    Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du.
  • Vertigo Saria: 400 €
    Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria, eta diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako film laburrik onenak jasoko du.
  • Ikusleen Saria: 300 €
  • Fikzio Onenaren Saria: 300 €
  • Dokumental Onenaren Saria: 300 €
  • Argazki Onenaren Saria
    Ogeita4 enpresak 1.500 eurotan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2020ko Huhezineman aurkeztuko duen euskarazko film labur bat egiteko.
  • Ikusleen Saria: 100 €
  • Kutixi Saria: 400 €
  • Ikusleen saria: 100 €