Filmak aurkezteko baldintzak
- Filmek euskaraz egindakoak izan behar dute, 2016etik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak.
Interesatuek, honakoak bidali beharko dituzte leire@topagunea.eus helbidera:
- Sortzailearen datuak eta aurkezpen laburra (4-5 lerrotan bere ibilbidea, argazki eta guzti).
- Filmaren sinopsia
- Filmaren fitxa teknikoa
- Filma bera, euskarri digitalean (mp4, mov…)
Aukeraketa egiteko irizpideak
2019ko urtarrila erdialderako aukeratuko dira XVI. Laburbiran herriz-herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, honakoak:
- Publiko guztientzako lanak izatea.
- Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka.
- Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna.
- Genero ikuspegia
- Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…
Zalantzarik, proposamenik, informazio gehiagoren beharra izanez gero, honako helbidera idatzi eta ahalik eta bizkorren erantzungo dizuegu: leire@topagunea.eus