“Fillet Of Soul By Tassel & Naturel”

“Fillet Of Soul By Tassel & Naturel” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fillet-of-soul-by-tassel-amp-naturel/@@download/image/44p14-3.jpg
2004/09/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Dj Cam
44.zenbakia
Camek bere lagunak aurkeztu nahi dizkigu. Batak Guillaume Naturel izena du eta besteak, Alexandre Tassel. Guillaumek saxoa, baxu elektrikoa eta piano akustikoa jotzen ditu. Alexandrek, tronpeta, teklatuak, gitarra eta bateria. Biek musika konposatu, programatu eta nahastu egiten dute, eta beste musikari batzuen laguntzaz, "Fillet of soul" diskoa osatu dute. Jolas orduan gozokiak jan eta bideo kontsoletan aritu beharrean, soularekin jolasean aritzen dira. Azkarrak mutilak!