Fika, produktibitatea mantentzeko suediarren teknika

Fika, produktibitatea mantentzeko suediarren teknika Langile bat kafea hartzera doanean lanean jarraitzen duelako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fika-produktibitatea-mantentzeko-suediarren-teknika/@@download/image/cafe_2792_620x.jpg
2017/09/11
Langile bat kafea hartzera doanean lanean jarraitzen duelako.

Gurean ez bezala, Suediarrek garrantzi handia ematen diote lanaldian atsedenaldiak hartzeari. Une preziatu horri fika deitzen diote, eta lanaldiaren parte garrantzitsu baten modura ulertzen dute; kafe bat hartu, lankideekin solastu, paseo motz bat hartu... hori ere, lanaren barruan dago haientzat.

 

Hala, hemen denbora-galtze moduan ulertzen dugun atsedenerako eta deskonexiorako tarte hori egunero zaintzen dute Suedian. Ordenagailutik bista altxa, edari bat hartu, zerbait jan eta ingurukoekin berriketa pixka bat egiteak ere laneko ekoizpenean onurak dituelako; lankideen arteko harremanak indartzen ditu, gorputza eta garuna freskatzeko balio du, eta lanpostura bueltatzean energia gehiagorekin ekiten diogu gure egin beharrekoari.

 

Fika horiek ez dute denbora zehatz bat, baina ahal bezainbeste aldiz errepikatzen dituzte egunean zehar. Suediako enpresa handietan garrantzi handia dute fikek, ideia berriak sortzeko unetzat hartzen dituztelako. Gainera, langileen motibazioa bultzatzen dute, eta produktibitatea luzatu. Azken finean, lanaldian egiten ditugun atsedenaldiei beldur ez izatean datza praktika hau, onuragarriak direla ulertuz. Beraz, aurrerantzean, hartu kafea lasai!