Festa elektronikoa Gasteizen

Festa elektronikoa Gasteizen Ostiralean, hilak 13, Mugako jaialdia hasiko da Artiumen; 20 bat artista taularatuko dira asteburuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/festa-elektronikoa-gasteizen/@@download/image/22089523_1943232225929684_5711929886512504473_n.jpg
2017/10/12
albiste-laburra
Ostiralean, hilak 13, Mugako jaialdia hasiko da Artiumen; 20 bat artista taularatuko dira asteburuan.
Festa elektronikoa Gasteizen

Hirugarren urtez, hemen da Mugako Festival, musika elektronikoaren jaialdi handia. Hilaren 13 eta 14an, Artiumen, hainbat sesio egingo dituzte, goizeko 2etatik aurrera, Kubik aretoan.

 

Aurten egongo diren artistak nazioarteko ekoizle eta DJ ezagunak dira. Elektroa, IDMa, technoa eta musika esperimentala landuko dituzte, besteak beste. Honako musikariez gozatzeko aukera izango duzu: Sandwell District-en fundatzaile Juan Mendez estatubatuarra (Silent ServantVeronica Vasicka), Minimal Wave zigiluko Varg (Jonas Rönnberg), Rrose, (Rrose Sélavy),  Lucy (Luca Mortellaro), Kassem Mosse (Gunnar Wendel) edota The Zenobit3 DJa, besteak beste..