Fernando Morillo: Bideo jolasak bezain liluragarriak diren liburuak egin nahi ditut

Idazle oparoa da Fernando Morillo eta azken urteotan gazteen artean arrakasta gehien izan duenetarikoa. Irakurtzeari uzten irakurtzen baina lan gehiago ematen duten istorioak dira bereak. Gaur bi aurkeztu ditu takada bakarrean: 'Lehioen dantza' eta 'Heriotzaren soinekoa', biak Elkar argitaletxearekin.
Multibidaiariak bildumaren baitan bi bidaia proposatzen dituzu denboran eta espazioan; samuraien Japonia eta Grezia klasikoa. Zer dela eta aukeratu dituzu bi hauek?
Niretzat goxoki bat izan da bi liburu hauek idaztea. Grezian pertsiarrekin izandako borroken garaia aukeratu dut, '300' filmean famatu egin dena. Japonian historian izan den samurai famatuenaren bizitzaren benetako pasarte batzuk hartu ditu oinarritzat. Zergaitik bi toki eta garai hauek, ba, asko gustatzen zaizkidalako.
Zer kontatu nahi duzu bi liburu hauetan?
Greziarren nortasuna erakusten saiatu naiz lehenengoan. Oso izaera xelebrea, berezia eta erakargarria zuten. Azpitituluan jaso dut: 'odola eta jolasa'. Alde batetik etengabe ari ziren borrokan, gerran baina aldi berean ez zioten musika, antzerkia, zientzia egiteari uzten une batean ere. Pertsiarrak gainera datozkienean ere badakite ezin dutela irabazi, hiltzera doazela, baina ez diote jolas egiteari uzten. Kontraste hori jaso nahi izan dut eta teknologia medikuntza edo zientzia ezberdinetako kontu batzuk ere sartu ditut. Samuraiena zerbait ezberdina da, ikuspuntu pertsonalagoak lantzen dituena. Greziaren kasuan bi zibilizazioren arteko borroka kontatzen dut; Japoniaren kasuan bi samurairen arteko borroka pertsonala. Oso figura potentea eta interesgarria iruditzen zait samuraiena, eta hori jaso nahi izan dut.
Nobela, saiakera, narrazioak, biografiak Denetarik landu duzu, baina batez ere gazte literatura. Zer ematen dizu genero honek gainerakoek ematen ez dizutena?
Heldu batzuk, zorionez, eusten diote amesteko gaitasunari, baina gazteek guztiek. Horrek erreztu egiten dizu gatazka emozionalak fantasiazko ideia nahiz istorioekin modu koherente eta hurbil batean uztartzeko bidea. Nik asko gozatzen dut horrelako kontuetan buru belarri murgiltzen naizenean.
Gazte literatura idazteak gazte mantentzen laguntzen al du?
Gazteekin goxatzeko erdoi gutxi izan behar da ariman, eta iruditzen zait gazte literatura lantzea badela erdoi horren aurkako ariketa. Gero Peter Pan sindrome pixka bat ere badaukat, heldutasunerako pausu horrek ez dit ilusio askorik egiten, eta agian horrek ere lagunduko du gazte mantentzen.
Zein dira genero honetan zure erreferentziazko egileak?
Hainbeste. George Martinen 'Juego de Tronos'-ekin ari naiz oraintxe, telesail bat ari dira egiten honi buruz... Michael Ende... Uste dut astero aldatzen dudala.
Gaztetxoa zinenean bereziki markatu zintuen irakurketarik ba al duzu gogoan?
Mutiko bat nintzela Enderen 'Historia amaigabea' errebelazio moduko bat izan zen niretzat. Buruan etengabe elkartzen zitzaizkidan errealitatea eta fantasia, eta protagonistari hori bera gertatzen zitzaiola ikusi nuen. Ikaragarri gustatu zitzaidan.
Euskal idazle oparoenetarikoa zara; urtean bizpahiru lan argitaratzen dituzu, eta oraingoan ere bi batera atera dira. Nola antolatzen duzu lana? Elkarren ondoan garatzen dira istorioak, elkar elikatuz, bata bestearen ondotik
Ahal dudan moduan. Azken hilabeteetan adibidez oso denbora gutxi izan dut eta edozein tarte edo txoko aprobetxatu dut oharrak hartzeko. Ideiak grabatu edo apuntatu, hor ibili naiz oharrak, oharrak eta oharrak hartzen. Orain bizpahiru hilabete lasaiagoak datozkit eta nire asmoa da ohar hauetatik istorio ezberdinak garatu ahal izatea. Sekulago gogoa eta irrika dauzkat idazten jartzeko. Nahi eta ezin ibili naiz, bestelako berrogehi mila istoria ere baditudalako, eta orain sekulako idazteko gosea daukat.
Zenbat istorio dituzu une honetan buruan bueltaka?
Ez nuke jakingo esaten. Jasotako oharrak istorio desberdin askori dagozkie. Asmoa da ordenatu, garatu eta urte bukaerarako hiru edo lau gauza ateratzekoa.
Hori da etorria!... Aurreratu al dezakezu zerbait?
Bakarrik esango dut gauza diferente dexente egin nahi dudala, liburu oso pertsonalak izango direla, eta autoedizioaren bidea jorratuko dudala. Ez dakit asmatuko dudan, baina proba egiteko beharra sentitzen dut.
Ikasleekin asko hitz egitea tokatu zait, kasik egunero nabil instituturen batean nire liburuekin, eta ikusten dut ateratzen dugunak gabeziak dituela. Argi dute gainera zer gustatzen zaien. Gazteentzako egingo ditudanak bideo jokoak bezalakoak izatea gustatuko litzaidake, guztiz liluragarriak, konturatu gabe hasi eta buka egitekoak.
Buruan duzun hauetakoren bati hartzen al diozu trazarik Multibidaiariak-eko abentura berri bihurtzekoa?
Helduentzako lanak izango dira tartean, eta gazteentzako direnak... Ez dakit bilduma horretara bideratuko ditudan.
Egia esan badaukat asmoa bildumarekin jarraitzekoa eta aukera ere bai. Bi liburu hauetan denboran bidaiatzen duen lagun talde baten abenturak ari naiz kontatzen eta badago hari nagusi bat jarraitzeko modukoa. Baina ikusi beharko da jendeak bi hauei nola erantzuten dien, nola nabilen denboraz...
webgunea: fernadomorillo.eu