Feministaldia martxan

Feministaldia martxan Abenduaren 8an Donostian ekin diote jaialdiari, 'Pilulak' lelopean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/feministaldia-martxan/@@download/image/EKjQSMYWoAAcjqT.jpg
2019/12/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Abenduaren 8an Donostian ekin diote jaialdiari, 'Pilulak' lelopean.
Feministaldia martxan

Feministaldia Kultura Feministaren jaialdiak XIV. edizioa egingo du “Pilulak” lelopean. Plazandreok-ek antolatuta, abenduaren 8tik 14ra bitartean egitarau interesgarria osatu dute Donostian.

Aurreko edizioek eskainitakoarekin jarraituz, aurtengo Feministaldiak kultura feministari lotutako ahots, sorkuntza eta hausnarketen elkargune izango da. “Pilulak” leloak, gainera, buru osasunarekin, transexualitatearekin edota prostituzioarekin lotutako gaiez hausnartzera gonbidatuko ditu parte hartzaileak.

Egitarauari begiratu bat botatzeko aukera duzue, eta gogoratu, abenduaren 12tik 14ra hitzaldi, performance, mahai inguru, antzerki eta ekintza ugari eskainiko dituztela Kontadoresen. Gainera, Nancy Garín, Susana Talayero, Leire Aranberri, Ce Quimera, Elena/Urko PostOp, Iraitz Agirre Aranguren, Marta Malo, Irene Arrarats, Sam Fernández, Diego Genderhacker, Sabrina Michelle Sanchez, María Zapata, Marta Plaza eta Susanna Minguell izango dira gonbidatuetako batzuk.

Mogambon aretoan egingo den festak itxiko du aurtengo Feministaldea; bertan izango dira La Basu, Folkaraokea eta Sobria&Serena Dj-a, larunbatean 22:00etan.