Faxean txiza egitearen arriskuak

Japoniako Kobe hiriko etxe batek su hartu du, jabearen bi katuek faxaren gainean txiza egin ondoren. Suhiltzaileek azaldu dutenez, katuen txiza faxaren mekanismo elektrikoraino iritsi zen eta txinparta sortu zuen. Etxea erabat kiskalita geratu da, baina, zorionez, jabea eta katuak onik atera dira ezbeharretik.